Aurretik, Euskadiko Karate Txapelketa seniorrean, Peredak urrezkoa jaso zuen Katan. ISAN Getxoko Karate Klubeko beste karateka batzuek ere lortu zituzten metalak Azkoitiko proba horretan: Leire Obregonek (urrea, Katan); Ane Calventek (urrea, Kumiten); Ekaitz Pintadok (zilarra, Katan); Jaime Fuentek (zilarra, Kumiten), eta Julen Barrerasek (brontzea, Katan).