Atxiloketa 01:45 aldera egin dute udaltzainek Areetan. Udal iturriek zehaztu dutenez, gidari batek ez du gelditzeko seinale bat errespetatu, eta poliziek autoa gelditu dute. Ondoren, 40 urteko gizonezkoari alkoholemia-proba egin eta emaitza 0,73mg/l izan ei da, hau da, legezkoa dena baino hiru bider handiagoa. Hori dela eta, atxilo eraman dute, bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.
Polizia-eginbideak hasi dituzte eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte, Epaiketa Azkarraren prozedurapean.