Partaidetza handia egon da sustapen ekonomiko eta iraunkorrari buruzko jardunaldietan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 28a, 12:56
Jardunaldietako irudia. © GETXOKO UDALA.

Guztira, 210 pertsonak parte hartu dute otsailaren 2tik 15era Getxo Elkartegian izan diren "Getxo 2020 arlo estrategikoak. Sustapen Ekonomiko eta Iraunkorrari buruzko Jardunaldiak" ekimenean.

Getxolanek Ekonomia Sustapenerako Zerbitzuak, Bilbao Metropoli 30 entitatearen laguntzagaz, antolatutako ekimenaren helburua izan da udalerrian estrategikotzat jo diren alorrak garatzen eta dinamizatzen lagunduko duten proposamen zehatzetan aurrera egitea. Estrategikotzat jotzen diren alor horiek honakoak dira: kultur- eta sormen-industriak; kirolaren teknologiak eta industriak; berrikuntza soziala eta Turismo eta Gastronomia.

Bost egunez, mahai-inguruak eta tailerrak izan dira eta horietan hainbat erakundetako ordezkariek eta hainbat enpresatako profesionalek alor estrategikoetako profesionalizazio esperientzia praktikoak jorratu dituzte; beste alde batetik, Getxon proiektu bat garatu ahal izateko beharrak ere jorratu dituzte baita ere. Saio guztietan hurrengo galdera planteatu da: "Eta zuk, zer behar duzu zure proiektua Getxon garatzeko?", beharrak atzemateko, sarea egitek, eta negozio-ideiak sortzeko bidean.

Jardunaldiak gizarte-sareetan ikusgai izan dira, Facebook eta Twitter sareen bitartez eta parte-hartzaileek jarraipen handia egin dutela jakinarazi dute Udal iturriek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun