Martxoaren 8ari dagokionez, Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak manifestazioa egingo du Santa Eugenia plazatik abiatuta, 19:30ean. Algortako Bilgune Feministak mobilizazioagaz bat egin eta «metro-martxa» egingo dute bertara, 19:00etan, Telletxe plazatik abiatuta.
Ekitaldiak:
2017/03/03
- 19:00 "Euskara eta feminismoa bidaide" berbaldia, Algortako Aldai patronatuan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirregaz. Antolatzaileak: Algortako Bilgune Feminista, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta Bizarra Lepoan euskara elkartea. Euskaraz. Doan.
2017/03/06
- 19:00 "Izena eta izana ezbaian" gida praktikoaren aurkezpen-berbaldia, Bilgune Feministako kide den Amaia Agirregaz, Itzubaltzeta/Romoko kultur etxean. Antolatzaileak dira Algortako Bilgune Feminista, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta Bizarra Lepoan euskara elkartea. Euskaraz. Doan.
2017/03/07
- 19:00 "Kristalezko sabaiak apurtu ditzagun" mahai-ingurua, Algortako kultur etxean. Getxoko Udaleko Berdintasun Arloak antolatu du. Sarrera, doan.
2017/03/08
- 19:00 Itzubaltzetako manifestaziora metro-martxa, Telletxetik. Algortako Bilgune Feministak deituta.
19:30 Manifestazioa, Feminismoa da bide bakarra, martxoak 8, danok kalera goiburuagaz, Santa Eugenia plazatik abiatuta. Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak antolatu du.
2017/03/09
- 19:00 ManiFestazioa, Algortan. Telletxe plazatik San Nikolas plazara.
2017/03/10
- 11:00 Kafe-tertulia, San Nikolas plazan. Antolatzaileak dira Algortako Bilgune Feminista, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta Bizarra Lepoan euskara elkartea.
2017/03/23
- 18:15 "Mujeres víctimas de trata, mujeres refugiadas. Desafíos en materia de protección internacional" berbaldia, Itzubaltzeta/Romoko San Jose elizan, CEAR Euskadiko Verónica Álvarez Garcíagaz. Gizatiar elkarteak antolatu du. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.