Nazioarteko patinajea, aste-akabuan Faduran ikusgai

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 11:54

Isabella Genchi eta Alberto Peruch Europako txapeldunak. © GETXOKO UDALA

Datorren aste-akabuan, martxoaren 4an eta 5ean, Getxoko Hiria Patinaje Artistikoko Nazioarteko Txapelketa egingo da Algortan, Faduran. Getxo Show patinaje-klub antolatzaileak zabaldu duenez, ekimen hori EAE mailan egiten den "lehenengoa da mota eta maila horretan", eta "oso garrantzitsua da".

Lehiaketak 350 bat patinatzaile batuko ditu, Espainiako estatuko leku denetatik eta Europako zenbait herritatik etorriko dira; tartean, lau urteko patinatzaile hasi berriak eta Europa- zein mundu-mailan ezagunak eta ospetsuak diren patinatzaileak izango dira. Hala, Europako eta mundu-mailako dominak irabazi dituzten patinatzaileak ikusteko aukera izango da, eta doan. Isabella Genchi eta Alberto Peruch ere Faduran egongo dira, eurak dira gaur egungo Europako eta munduko txapeldunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun