Getxo Igeriketak hainbat txapela lortu ditu

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 12:27
Getxo Igeriketako taldea Galdakaon, Bizkiako Neguko Txapelketan. © GETXO IGERIKETA WATERPOLO KLUBA

Getxo Igeriketa Waterpolo Klubeko hainbat igerilarik txapelak jantzi zituzten Bizkaiko eta Euskal Herriko igeriketa-txapelketetan, pasa diren otsailaren azkenengo aste-akabu bietan.

Bizkaiko txapelketan, Galdakaon, kimuen eta gazteen mailetako sailkapenetan lehenengo postua lortu zuten igerilariek, eta umeen mailan bigarren postuan geratu ziren. Handik astebetera, Iruñean jokatutako Euskal Herriko txapelketan, Getxoko igerilariek lehenengo postua lortu zuten maila absolutuko 3 sailkapenetan: emakumezkoetan, gizonezkoetan eta bateratuan. Gazteen sailkapenean, ostera, mutilek 3. postua lortu zuten; bateratuan, 3. postuan sailkatu ziren neska-mutilak. Taldekako sailkapenaz gainera, emakumeen taldeak Bizkaiko ordura arteko marka hautsi zuen estilo libreko 4x50 proban.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun