Fernando Téllez, Espainiako txapeldun

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 15:00

Fernando téllez igerilaria. © GETXO IGERIKETA WATERPOLO KLUBA

Fernando Téllez Espainiako txapeldun berria da Distantzia Handiko Open Masterrean, hiru mila metroko mailan. Proba otsailaren 19an jokatu zen Matarón (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Lasterketa irabazteaz gainera, Téllezek Espainiako markak hautsi zituen honako distantzietan: 800, 1.500 eta 3.000 metrokoetan.

Igerilari getxoztarrak 40 minutu, 14 segundo eta 8 ehunen behar izan zituen 3.000 metroak egiteko. Getxo Igeriketako kideak 45 segundo eta 8 ehunen atera zizkion Joan Francesc Morcillo (Badalona) bigarren sailkatuari. Podiumera igo zen azken igerilaria, Jose Luis Morales izan zen, Murtziako taldekoa. Téllezek beste bi markak horrela utzi zituen: 800 metrotakoa, 10 minutu, 28 segundo eta 36 ehuneneko denboran; 1.500 metrokoa, 19 minutu, 53 segundo eta 51 ehunenetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun