Aurreko urteotan legez, deialdi bakarrean bateratu dituzte kirolari eskainitako laguntza denak. Horretarako, honako zazpi diru-laguntza lerroak ezarri dituzte:
- Denboraldiko lehiaketetan parte hartzen duten klubak eta banakako probetan parte hartzen duten kirolariak (475.000 euro).
- Udalerrian kirol-gertaerak antolatzeko (307.000 euro).
- Udalerri mailako kirol-eskolak, oinarrizko kirola sustatzeko Getxo Kirolakegaz hitzarmena sinatuta dutenak (223.000 euro).
- Herri-kirol tradizionaletarako (66.000 euro).
- Fase finaletan parte hartzeagatik sortutakoak (10.000 euro).
- Arrisku-kirola eta abenturazkoa (7.000 euro).
- Jaietan kirol-jarduerak antolatzeko (7.000 euro).
Diru-laguntza horiek denak emateko hainbat balorazio-irizpide hartuko dute kontuan; besteak beste, emakumeen kirolaren sustapena, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako jarduerak antolatzea eta kluben inplikazioa udalerriko kirol-politikan, eskola-kiroleko programen bitartez.
Interesa duten klubek eta pertsonek kontsulta ditzakete deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko epeak hemen.