Gauerdian neskato algortar baten senideek desagertu egin zela jakinarazi zioten Ertzaintzari, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez; berehala abiatu zuten bilaketa-operatiboaren protokoloa. Senideek eta familiaren lagunek ere gaztetxoa bilatzen laguntzeko eskaera zabaldu dute herritarren artean. Algortako San Nikolas ikastolako ikaslea, eta forro zuria jantzita zuela jakinarazi dute.
Lurreko eta aireko bilaketez gainera, itsasoz ere jardun dute bila; azken kasu horretan, Gurutze Gorriko ontziak. Goizeko 09:00-10:00ak aldera, Galeako arroketan, hilotz bat aurkitu dute; arropa zuria jantzita zeroala ezagutarazi dute. Ertzaintzaren helikopteroan gotorlekuaren aparkalekuraino igo dute, eta, iturriek baieztatu dutenez, atzo desagertu zen gaztearena dela berretsi dute. Segurtasun Sailaren arabera, ez du ageriko indarkeria zantzurik.
Algortako Jai Batzordeak bertan behera utzi ditu aratusteetako gaurko ekialdi denak, eta doluminak agertu ditu.
Getxoko Alkate Imanol Landak ere doluminak eta elkartasuna agertu dizkio familiari, "une zail hauetan sostengu osoa erakutsi", eta "udalerriko auzokideen elkartasuna" ere helarazi dio. Modu berean, "familiaren intimitatea eta samina errespetatzeko" eskatu du Landak.