Korrika aurkezteko, iragartzeko, harrera egiteko eta baita ere joandakoan agur esateko ia 40 ekitaldi prestatu dituzte auzoetako eta herrietako Korrika-batzordeek daborduko. Korrika Kulturala, Korrika Txikia, Korrika-jaiak... euskararen aldeko nazio-ekimenik handienak txokorik txikienean ere antolatutako ekitaldi denak batzea ez da erraza, egunero zer edo zer berria sortzen baita. Horrela aitortu du Lohitzune Rodríguez Uribe Kostako Korrika arduradunak, orain arteko ekimenen berri ematean: "egitarauak eguneratzen jarraitzen du egunotan". Horrenbestez, ekitaldiak sortu ahala eguneratuko ditu HIRUKAk agerkari digitalean.
Eskualdeko aurkezpena
Ekimen denak bariku honetan abiatuko dira, martxoaren 10ean, eskualde-mailako aurkezpenagaz. Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldien aretoan, arrastiko 07:00etan ipini dute hitzordua Korrikaren eta AEKren lagunek. 20. Korrikaren gaineko nondik norakoak lagunartean azaldu ostean, Jone eta Imanol Uria bertsolariek bertso-kalejira egingo dute herri bereko Gure Etxea tabernatik.
Hurrengo egunean, zapatuan, Korrikako materiala erosi ahal izango da goizeko 12:00etatik aurrera Erromotruk azokan, Itzubaltzetako Santa Eugenia plazan. Ordu berean, diru-batzea egingo dute Erandioko Altzaga auzoko kaleetan, musikaren doinupean.
Egitarau luzearen hurrengo etapak datorren astean izango dira: barikuan, hilaren 17an, Korrika-festa eta afaria izango dituzte Erandiogoikoko Euskadi plazan eta Dandaka jatetxean, 18:00etatik aurrera; ostera, 19:00etan, Leioako Korrika-aurkezpena egingo dute Txomin Aresti ikastetxeko sarreran. Ordu berean, Getxon, musikaz lagundutako diru-batzea hasiko dute, 23:00ak arte. Hurrengo egunetan, zapatuan eta domekan, diru-batzeak izango dira Plentzian eta Gorlizen. Hala, euskararen aldeko lasterketaren inguruko ekitaldiak hasi besterik ez dira egingo.
Orain arte finkatutako egitaraua
Martxoak 10, barikua
- 19:00etan, Itzubaltzetako parrokia-etxeko ekitaldia-aretoan, Uribe Kostako Korrika-aurkezpena.
- 20:30ean, Itzubaltzetako Gure Etxea tabernatik, bertso-Korrika, Jone eta Imanol Uriagaz.
Martxoak 11, zapatua
- 12:00etatik aurrera, Itzubaltzetako Santa Eugenia plazan, Korrika-materiala salgai, Erromotruk azokan.
- 12:00etatik aurrera, Erandioko Altzaga auzoan, diru-bilketa musikatua.
Martxoak 17, barikua
- 19:00etan, Leioako Txomin Arestiko hallean, Leioako Korrika-aurkezpena.
- 19:00etatik 23:00etara, Getxon, diru-bilketa musikatua.
- 18:00etatik aurrera, Erandio Goikoko Euskadi plazan eta Dandakan, Korrika-festa eta afaria.
Martxoak 18, zapatua
- Goizean zehar, Plentzian, diru-bilketa musikatua.
Martxoak 19, domeka
- Goiz eta eguerdi partean, Gorlizen, diru-bilketa musikatua.
Martxoak 22, eguaztena
- 14:30ean, Kultur Leioako Auditoriumean, DBHko ikasleentzako Korrika-aurkezpena, "Gu ta gutarrak" saioko lagunakaz.
Martxoak 23, eguena
- 09:00etatik 11:00etara, Lauaxeta euskaltegian, bertso-saio didaktikoa (aurretik, izena eman beharra dago).
- 16:30etik 18:30era, Lauaxeta euskaltegian, bertso-saio didaktikoa(aurretik, izena eman beharra dago).
Martxoak 24, barikua
- 19:00etan, Gorliz-Plentziako Danontzat gaztetxean, Korrika-aurkezpena.
- 19:00etan, Erandioko Azoka Zaharrean, Korrika-aurkezpena.
- 20:00etan, Algortako Bodeguilla Butron tabernatik, bertso-Korrika, Inazio Vidal eta Arrate Illarogaz.
Martxoak 25, zapatua
- 19:30ean, Erandioko Kalezulo gaztetxean, "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua.
Martxoak 26, domeka
- 17:30ean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean, "Mahai-jolasak euskaraz! Tipi-tapa, Korrika!".
Martxoak 29, eguaztena
- 10:00etan, Leioako Sakoneta kiroldegian, Berdodromoa.
- 18:00etan, Leioako Sakoneta kiroldegian, Berdodromoa.
Martxoak 30, eguena
- 11:00etan, Getxoko Andra Mari elizaren inguruan, Korrika-txikia.
- 19:30ean, Erandioko Altzaga auzoan, kantu-poteoa.
Martxoak 31, barikua
- 09:30ean, Algortan, Algortako Korrika-txikia.
- 10:00etan, Leioan, Leioako Korrika-txikia.
- 11:30ean, Itzubaltzetan, Itzubaltzeta eta Areetako Korrika-txikia.
- 12:00etatik 13:00etara, Leioako Barandiaran Beheko patioan, umeentzat Arima disko-festa.
- 17:30ean, Algortako San Nikolas plazan, zirku-jaia.
- 17:30ean, Itzubaltzetako Santa Eugenia plazan, zirku-tailerra.
- 19:00etan, Barrikan, Korrika-aurkezpena eta "BatZuk" dokumentala.
- 19:30ean, Urdulizen, Korrika-aurkezpena eta "BatZuk" dokumentala.
- 19:00etan, Sopelako frontoitik, kantu-bira eta diru-bilketa.
- Leioan, herriko eragileakaz kalejira musikatua eta afaria Altzaga ikastolako jantokian.
Apirilak 1, zapatua
- 19:00etatik aurrera, Astrabuduko Mendiguren plazan, Korrika-jaia: dantza-plaza eta Kherauren kontzertua.
- 12:00etatik aurrera, Armintzan, Korrika-jaia eta "BatZuk" dokumentala.
Apirilak 2, domeka
- Egun osoan, Berangon, Korrika-jaia (zehazteke).
- Goiz-eguerdian, Urdulizen, Korrika-jaia (zehazteke).
Apirilak 5, eguaztena
- Gorliz, Plentzia, Urduliz, Berango eta Erandion, Korrika-txikiak.
- 22:00 – 24:00, Gorliz eta Plentzian, korrikaren etorrera girotzeko, elektro-rock txaranga eta Aldats elektro-txaranga.
- 18:00etan, Sopelako Udaletxe plazan, dantza gidatuak.
- 18:00etatik aurrera, Algortan, Korrika-jaia: San Nikolasen, haurrentzako tailerrak eta disko-festa. Ondoren, dantza gidatuak eta elektro-txarangak gidatutako poteoa.
- 23:41ean, Korrika Urduliztik pasatuko da.
Apirilak 6, eguena
- 00:05ean, Korrika Gorliztik pasatuko da.
- 00:26an, Korrika Plentziatik pasatuko da.
- 00:47an, Korrika Barrikatik pasatuko da.
- 01:05ean, Korrika Sopelatik pasatuko da.
- 01:44an, Korrika Berangotik pasatuko da.
- 02:08an, Korrika Algortatik pasatuko da.
- 03:23an, Korrika Leioatik pasatuko da.
- 03:56an, Korrika Erandiotik pasatuko da.
- 21:25ean, Korrika Erandiogoikotik pasatuko da.
Apirilak 7, barikua
- Sopelan, Korrika-txikia.