Errugbia, partaidetza zabaltzeko tresna gisa

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 9a, 13:21
Orain arte egindako azken entsegua. © AITOR URIARTE - GETXO RUBY TALDEA

Pasa den azaroaren 26tik gaur artean, liga berezian jokatzen dihardu Getxo Rugby Taldeak. Aipatutako egun horretan, trebetasun ezberdinak dituzten kirolzaleei errugbian entrenatzeko aukera eman zieten, lehenengo aldiz, Faduran. Ekimenaren arrakastari esker, daborduko hirugarren saio publikoa egin dute; ordu beteko entrenamenduak irekiak dira parte hartu gura duenarentzat, eta jokalariek ohiko hirugarren denboraz gozatzeko aukera izaten dute.

Aitor Arri Getxo Rugby Taldeko jokalariak zuzentzen du taldea. Getxoko talde barneratzailea dibertsitate funtzionala dutenei zein ez dutenei zabalik dago. Taldearen helburua da errugbian ikastea, errugbiaz gozatzea, eta kirol horri lotutako baloreak norberak bereganatzea. Ekimena Uribe Kosta eta Haszten elkarteek eta Getxo Rugby Taldeak dinamizatzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun