Igeriketa-campusa egingo dute Algortan, Aste Santuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 11a, 09:40

Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen Aste Santuko campusean izena eman daiteke daborduko. Elkarteak jakinarazi duenez, apirilaren 10etik 12ra eta 18tik 21era egingo dute campusa, 08:30etik 14:30era.

Aukeran daude inskripzioa 7 egunekoa egitea, 4 egunekoa edo egun solteetakoa. Klubak ez du epemugarik ipini inskripzioa betetzeko; baina, iragarri du leku-kopurua mugatua dela. 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat prestatu dituzte jarduerak: psikomotrizitatea, jolas-igeriketa, askotariko kirola eta tailerrak izango dira, besteak beste. Argibide gehiagorako, honakoak dira kontaktu-bideak: 663 871 318 eta getxoibke@gmail.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun