José María Castellanos Dueñas omenduko du Euskal Tenis Federazioak

Euskadiko Tenis Txapelketa Absolutua “José María Castellanos aitaren eta semearen oroimenez” jokatuko da hemendik aurrera, Euskal Tenis Federazioak iragarri duenez. Izan ere, pasa den otsailaren 23an zendu zen José María Castellanos Dueñas "Chitín" kirolari getxoztarra, 77 urte zituela.

Dueñas Bizkaiko eta Hego Euskal Herriko txapelduna izan zen dozenaka urtetan, hainbat mailatan eta modalitatetan. Gainera, Jolasetako aurpegi publikoetako bat izan zen, bertan 35 urtez beharrean ibilia. José María Castellanos Ledo aita, ostera, Hego Euskal Herriko tenis-federazioaren presidentea izateaz gainera, Athleticeko jokalaria izan zen, 1928tik 1934ra.

Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun