Ekimena prestatu dute "Aste Santuko oporretan euren gogoko kirola praktikatzen gozatu gura" duten 5 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Aukeran daude lehenengo txandara joatea, bigarren txandara, txanda bietara edo egun batzuetan baino ez. Ordutegia 08:30etik 14:30era izango da.
Argibide gehiagorako honako kontaktu-bideak ezarri dituzte: 657 268 606 eta arenasromocampus@gmail.com.