Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa, Getxo
Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Apirilaren 10etik 21era (apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; apirilaren 11n eta 19an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera egunak).
Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan.
Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 27an eta 28an eta bazkide ez direnek martxoaren 29an eta 30ean.
Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:00ak arte; 28an eta 30ean arratsaldez ere, 16:30etatik 18:00ak arte.
Prezioa: bazkideek 35 euro, bazkide ez direnek 55 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute).
Izena emateko: inskripzio orriak (bi orri) bete eta sinatu behar dira (bulegoan ere bete daitezke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da.
Izen emate ordenean beteko dira lekuak