Elkartasun-gunea izango da Fadura, zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 17a, 18:33

Punta Galearen elkartasun-jaiaren parte-hartzaile batzuk, artxiboko irudian. © FOTO SAMAR - PUNTA GALEA

Punta Galea txirrindularitza-elkarteak bosgarren elkartasun-jaialdia antolatuko du Fadurako belodromoan bihar, zapatuan. Hitzordua goizeko 09:00etan ipini dute, 18:00ak aldera amaitzeko.

Ekimena irekita egongo da zikloturismoan eta kirolean zaletutako denentzat, adinari, sexuari eta kirol-mailari dagokienez inolako bereizketarik egin gabe. Modu berean, jaialdiaren elkartasun-motibazioagaz bat datozenak ondo etorriak izango dira. Edizio honen helburua Eidur Arrieta Martín ume getxoztarrari eta bere sendiari laguntzeko dirua batzea izango da, bere ikaskuntza hobetzeko tratamendu profesionala behar baitu.Horretaz gainera, txosna bat ere ipiniko dute ekimenaren elkartasun-asmo beragaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun