Getxoko Udalak 26.806 euro banatuko ditu berdintasuna errazten duten proiekturen artean

Artxiboko irudia.

Getxoko Udalak 26.806 euro zuzenduko ditu aurten eremu guztietan emakumeen parte hartzea errazten duten eta udalerriko gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzen duten programetarako diru-laguntzen deialdirako. Horiek eskatzeko epea datorren apirilaren 18ra arte egongo da zabalik.

Lehenengo diru-laguntza lerroak 18.764 euro banatuko ditu emakumeen elkarteen jarduera arruntaren funtzionamendurako edota mantentzeko, eta bigarrenak 8.041 euro emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru-laguntzen artean.

Emakumeen aurkako indarkeria gaztaroan prebenitzeari garrantzia berezia ematen dioten proiektuei emango zaie lehentasuna. Gehienez eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da diru-laguntza lerro bakoitzean eta epea datorren apirilaren 18ra arte egongo da zabalik.

Diru-laguntza hurrengo jardueretarako jaso ahal izango dute entitateek: elkartearen funtzionamendu arruntarekin lotutako ekintzetarako; emakumeen elkartearen ohiko programetarako; indarkeriaren prebentziora bideratutako jardueretarako, bereziki, gazteei zuzendutakoetarako; aukera berdintasunez kontzientzia hartzeko egiten diren jardueretarako; estereotipoak eta genero rolak gainditzeko ekintzetarako; emakumeen egoera eta lekua eremu guztietan hobetzeko egiten diren jardueretarako; oro har, emakumeen parte-hartze politikoa eta soziala sustatzera bideratutako jardueretarako, bereziki emakume gazte edota migratuena, eta  oro har, Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren jarduketa eremuaren barruan dauden proiektu guztietarako.

Deialdia eskatzeko honako baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisikoak edo dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta egoitza soziala udalerrian izatea, eta aipatutako helburua duten proiektuak edo programak aurrera eraman ahal izatea. Elkarte edo fundazio izaera duten erakundeek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute.

Eskaerak udalerriko Herritarren Arreta Bulegoetan eta Legeak aurreikusten dituen tokietan aurkeztu behar izango dituzte interesatuek.

Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun