Aste-akabu honetan, zapatuan eta domekan, jokatuko da Getxoko Mushing Hondartza Txapelketaren lehenengo edizioa, Algortako Ereagako hondartzan. Txapelketa hori kirol-modalitate horren lehena izango da gure inguruan; nabarmenena da lera-txakurrak erabiltzen dituztela, kirolaren jatorria Europako iparraldeko herrialdeetan baitago, bertan erabiltzen den garraio-mota bat da eta.
Arctic Mushing Team taldeak antolatu du txapelketa; lehiaketa izango da zapatuan, 08:00etatik 11:00etara, eta domekan, 08:00etatik 11:30era arte. Hamabi taldek hartuko dute parte ondoko modalitate hauetan: mushing, kuatrizikloa eta trizikloa. Antolatzaileek baieztatu dutenez, Algortara etorriko diren lehiakideen artean egongo dira nazioarteko musher eta txakurrik onenak.
Lehenengo edizioa test moduko bat izango da; izan ere, antolatzaileak eskatu gura dute Algortako proba kirol horren Europako zirkuituan sar dezaten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.