Holandako ikasle talde bati harrera egin diote Getxoko udaletxean

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 27a, 17:50

Talde-argazkia. © GETXOKO UDALA.

Herbehereetako Amers Foort T Atrium institutuko ikasle talde bati harrera egin dio gaur Getxoko Udalak. Algortako San Nikolas ikastolak sustatutako hezkuntza- eta kultura-elkartrukean ekimenean parte hartzen dabiltza egunotan ikasle horiek denak.

Ekitaldian Holandako 17 neska-mutil eta irakasle bi egon dira; horiekaz batera, Algortako ikastolan ikasten dabiltzan 4. DBHko 60 bat ikasle eta lau irakasle ere egon dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun