Gernika-Lumoko Emakide elkartearen barruan lanean dihardu Xankorek; daborduko taula gainean hamabi urteko eskarmentua dute. Antzezlanean, Mari Carmen Ortiz, Ana Ruiz, Mari Paz Beares, Mari Luz Soloatxi, Flori Trujillo eta Mila Artexe izango dira oholtza gainera igoko diren aktoreak. Zuzendaritza eta gidoia berriz, Felipe Cuétararen ardurapean egongo da. Obra, jendarteak bizi duen errealitate gordinaren eta pertsonen beharrizanen gainean jorratu dute, umore onez: “kasu oso berezi baten inguruko epaiketaren gainekoa” izango da emanaldia, antzerki-taldeak baieztatu duenez.