Punta Galeak aurkeztu ditu bere txirrindulari-taldeak

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 3a, 12:30
Etorkizuna ziurtatuta dauka Punta Galeak.

Denboraldi berriko aurkezpena egin zuen Punta Galea txirrindulari-elkarteak pasa den barikuan, Faduran. Ekitaldian, elkartearen maila denak aurkeztu zituzten, baita txirrindulari-eskolako neska-mutilak ere. Hala, honako lehiaketa-mailak izango ditu elkarteak denboraldi honetan: kadeteak, gazteak eta elite-23 urtez azpikoak. Gainera, beteranoen taldeak eta zikloturistek ere euren unea izan zuten aurkezpenean.

Denera, 72 txirrindularik parte hartuko dute lehiaketetan. Aurten 23 urtez azpikoek ibilbide berria hasiko dute Seguros Bilbao babeslearen agurraren ondoren. Hala, Duranguesa taldeagaz bat egingo dute sasoi honetarako, Eiser-Hirumet maillotagaz.

Modu berean, Punta Galea Txirrindulari Elkarteak denboraldian antolatuko dituen lasterketen egutegia jakinarazi zuen. Zazpi lasterketa antolatuko ditu Getxoko elkarteak 2017an, lehena Faduran egindako elkartasun-jaialdia izan zen. Hain zuzen ere, bertan lortutako diruagaz, barikuan Eidur Arrietaren familiari txeke bat eman zioten, 2.541 eurokoa. Gainera, egun horretan parte hartu zuten irabazle denei trofeoak eta sariak eman zizkieten.

Urtero legez, uztailaren 31ko Getxoko Nazioarteko Zirkuitua nabarmentzen da. Gainera, aurten klasika horrek ez du bat egingo beste proba garrantzitsugaz eta talde asko Euskal Herritik paraje, hur, ibiliko dira egun horietan. Beraz, Pro Tour mailako ordezkari-multzo ona ekartzea espero dute antolatzaileek.

Aurkezpenaren argazki-galeria

Punta Galea Txirrindularitza 2017

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun