Itzubaltzeta/Romoko nagusien etxeko tailerretan egindako lanak ikus daitezke

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 5a, 13:55

Barikura arte dago ikusgai Itzubaltzeta/Romoko Ibar nagusien etxean bertako pintura-, patchwork- eta joste-tailerretan egindako lanen erakusketa.

Aldi berean, daborduko zabaldu dituzte elkarteak antolatu dituen hurrengo bidaietarako izena emateko epeak; apirilaren 30etik maiatzaren 7ra Portugalera joango dira, eta maiatzaren 21etik 25era Erronkariko haranera. Mendi-taldeak ekainaren 5etik 10era Asturiasera antolatutako irteeran parte hartu gura duten pertsonek ere izena eman dezakete daborduko. Gainera, hilaren 11n Enkarterriko bide berdera joateko txangoa aurreikusita dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun