Frantzian, Ingalaterran eta Flandrian lehiatuko da Eiser Hirumet taldea

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 5a, 15:16
Taldearen irudi bat. © EISER HIRUMET

Ekainean eta uztailean, Europatik ibiliko dira Eiser Hirumet txirrindularitza-taldeko kideak. Taldeak euren formakuntza sustatu gura du, zenbait txirrindularitza-estilo ezagutu eta ulertzeko aukera eskainiz.

Ekainaren 10ean eta 11n, Frantziako Beaujoulais Tour entzutetsuan parte hartuko dute Eiser Hirumet taldeko txirrindulariek, Rhone-Alpes eskualdean, Suitza eta Italiako mugaren ondoan.

Punta Galea eta Duranguesa txirrindularitza-elkarteen taldeak hiru etapa egingo ditu egun bitan. Nazioarteko bigarren hitzordua Ingalaterrako iparraldean izango dute, uztailean. Bertan, Newcastleko Reservoir tourrean parte hartuko dute. Eiser Hirumet taldeak azaldu duenez, "Erresuma Batuan kontinental mailan dauden talderik gehienak ibiliko dira eta, seguruenik, urte osoan izango dugun mailarik altueneko proba izango da". Azkenik, uztail amaieran, hiru klasika lehiatuko dituzte Flandesen (Flandria).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun