Ur-hornidura etengo dute bihar Algortako Zubilleta inguruan eta Fadura kiroldegian

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 17a, 13:34

Bihar, martitzenean, URA Uraren Euskal Agentziak Getxoko ur-sareko lanakaz jarraituko du, Gobela ibaia bideratzeko egitasmoaren barruko obren harira. Hori dela eta, Aldapa auzoko Oikosa, Zubilleta eta Salsidualde inguruan eragina izango dute lanok. Horien ondorioz, ur-hornidura moztuko da inguruotan, baita Fadura kiroldegian ere, martitzenean 23:00etatik eguazteneko 01:00ak arte.

Zerbitzua eguaztenean, hilaren 19an, 01:00etatik 10:00etara bitartean ipiniko da berriro martxan, baina halere, uraren presioagaz arazoak izan daitezke aipatutako gunean, baita Algorta eta Andra Mariko goialdetan ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun