Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Manifestazioa egingo du Itzubaltzeta gaztetxeak, 20:00etan

Gaur goizeko sutea. © ITZUBALTZETA GAZTETXEA

"Oztopo guztien gainetik Itzubaltzeta gaztetxeak aurrera darrai": horrela azaldu du egoera gazte-eragile horren asanbladak, Errekagane kaleko Itzubaltzeta II gaztetxea kiskalita geratu ostean. Hala, gaur 20:00etarako, "Itzubaltzeta aurrera!" goiburupeko manifestazioa antolatu dute, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazatik.

Itzubaltzeta gaztetxearen asanbladak kaleratutako oharra

Gaur goizean Itzubaltzeta/Romoko herria berri txar batekin esnatu da. Hamabi urtez zutik egondako gaztetxea ke beltzez estalia eta eraitsia izan da. Sarritan, horren beldur izan gara eta horrela adierazi diegu bai Udalari baita udaltzaingoari ere: zenbait pertsona bertara sartu eta utzitako materiala lapurtu digute, gaztetxea barrutik suntsitu dute, orain dela hilabete batzuk gertatutako sutea... Baina, gaurkoa ez genuen espero.

Gutxi gelditzen zen hitzarmena sinatzeko udalarekin eta gutxi ere, gaztetxearen obrak hasteko. Guzti horrek asko lasaitzen gintuen argi geneukalako gaztetxeak biziraungo zuela eta ikusten genituen arrisku guztiak desagertuko zirela. Momentu honetan, ez dakigu guzti honek aurrera nola egingo duen, baina, gazteok argi daukagu: Itzubaltzeta Gaztetxeak bizirik jarraituko du!

Gauzak horrela, Itzubaltzeta/Romoko herriari erantzutea dagokio, bereziki azkeneko urte hauetan gaztetxearen aldeko giltza hartu dugun gazteoi. Hori dela eta, gaur 20:00etan Santa Eugenia plazatik hasiko den manifestaziora etortzeko deia luzatzen dizuegu. Oztopo guztien gainetik Itzubaltzeta Gaztetxeak aurrera darrai!

Giltza giltzarri iraultza mugarri! #ItzubaltzetaAurrera!!!

Erlazionatuak

Sutea izan da Itzubaltzeta gaztetxe zaharrean

Getxo

Itzubaltzeta/Romoko Errekagane kalean dagoen eraikin zaharrak su hartu du gaur goizean. Getxoko Udaltzaingoa Itzubaltzeta gaztetxea zen gunera bert...