Udalak azaldu duenez, erasoa gaur 01:40ak aldera jazo da, udalerriko taberna baten kanpoaldean. Lanean ari ziren udaltzain batzuek hiru lagun ikusi dituzte taberna batetik ateratzen, gizonezko bi eta emakumezko bat. Tabernatik kanpo, gizon horietako batek emakumea kolpatu du. Hori dela eta, udaltzainek erasoa geldiarazi dute, segi ez zedin. Ondoren, biktima eta erasotzailea identifikatu dituzte.
Gizonezkoa atxilo eroan dute, emakumearen kontrako indarkeria delitua egotzita, eta epailearen esku utziko dute.
Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak erasoa gaitzetsi ondoren, gogorarazi du tratu txar fisikoa edo psikikoa jasaten dituzten biktimek Gizarte Zerbitzuetara (944 660 151) jo dezaketela, han egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek akordura ekarri du Udaltzaingora (944 660 202) edo Ertzaintzara (944 063 420) ere jo daitekeela, baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono-zenbakira (900 840 111) eta SOS Deiak zerbitzura (112) ere.