Lan-hitzarmen "duin" bat aldarrikatzeko greban daude Zardoya Otiseko beharginak

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 3a, 18:39
Grebaren aldeko pintadak agertu dira Itzubaltzeta/Romoko Zardoya Otis enpresaren bulegoan.

Zardoya Otis igogailuen enpresako beharginak astebete daroate greban. Sindikatuek lan-hitzarmen "duin" baten aldeko aldarrikapena egin dute gaur, eguaztenean. Jakinarazi dutenez, mobilizazioak datorren maiatzaren 16ra arte luzatzea dute aurreikusita, enpresaren "itxikeriari" aurre egiteko helburuagaz. Enpresa horrek bulegoa du Itzubaltzeta/Romoko Ganeta kalean.

Hainbat hedabideri igorritako prentsa-ohar baten bidez jakinarazi dutenez, enpresaren jarrera "aldatzeko" ahaleginak egiten segituko dute beharginek. Horien helburua da langileentzako lan-hitzarmen "duin" bat adostea eta mobilizazioei amaiera ematea. Aldarrikapenak espainiar Estatu osora hedatu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun