Jendartea  Getxo 2017-05-08 10:12

Sei edukiontzi erre dituzte Getxon

Domeka goizaldean ezezagunek lau edukiontziri su eman zioten Itzubaltzeta/Romoko Kresaltxu eta Santa Eugenia kaleen arteko bidegurutzean. Suteek zazpi ibilgailu kaltetu zituzten, baita lokal baten erakusleihoa eta inguruko etxebizitza baten kanpoaldea ere. Ondoren, Areetako Bidebarrieta kaleko beste edukiontzi bik hartu zuten su. Ikerketa zabalik dago, Ertzaintzaren esku.

Sei edukiontzi erre dituzte Getxon
Edukiontzi bat erretzen, artxiboko irudian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Imanol Landa Getxoko alkateak gertaerak gaitzetsi ditu; bestalde, jakinarazi du, behar izanez gero, Udalak laguntza emango diela kaltetutako ibilgailuen jabeei.

Udal-iturriek zehaztu dutenez, hiru autok kalte larriak dituzte, beste laurak kalte arinagoak dituzte. Daborduko, horien jabeetako batzuk salaketak ipini dituzte Ertzaintzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa