Klubak azpimarratu duenez, "ontzi arrosa bi arraunlari seniorrek eta sei gaztek osatu zuten, eta horrek are balio handiagoa ematen dio proban lortutako dominari". Bigarren urteko arraunlari gazteak ziren, "eta horregatik, asko aurreratzeko aukera daukate oraindino hurrengo denboraldiari begira". Hala, euren helburua "garaipen handiagoak lortzea" izango da.