Ingurumena eta natura errespetatuz, itsasertzaren eta hondartzen gestioan egindako ahaleginagatik ematen da ikur hori. Bandera Urdinak egiaztatzen du aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana, tartean, bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna, ingurumen informazio eta hezkuntza, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Bandera Urdinaren azken helburua da turismoaren garapen jasangarria eta hondartzetan eta inguruetan ingurumenagaz kudeaketa errespetutsua lortzea.
"Itsasoko uraren eta hondartzako inguruaren kalitatea egiaztatzeaz gainera, bandera hau eskuratzeak egiaztatzen du Getxoko Udalak duen konpromisoa, ingurumenaren jasangarritasunarekin eta ingurumen sentsibilizazio, trebatze eta heziketarekin; urte osoan zehar aurrera eramaten ari den etengabeko lana da, ez soilik udan egiten dena, udalerri jasangarriago bat lortzeko", adierazi du José Luis Landa Ingurumen zinegotziak. Horrez gainera, "bandera urdinaren sari honek gure bi hondartza hauen garrantzia areagotzen du udalerriko baliabide turistiko nagusietako bezala, non datozen bisitariak gero eta gehiago diren", azpimarratu du Landak.