Raspasekoak hiru estropada egin zituen guztira eta horietan denetan "maila oso ona erakutsi zuen", klubak zabaldu duenez, bere arerio zuzenenek alde txikia atera baitzioten.
Munduko Kopa amaitu eta gero, daborduko Díazek bere asmo eta gogoak ipini ditu hurrengo helburuan: Europako Txapelketa. Lehiaketa hori maiatzaren 26tik 28ra jokatuko da, Txekiar Errepublikako Račice herrian. Getxoztarraren asmoa da lehiaketa horretako finalerako txartela lortu eta lehenengo hamarren artean sailkatzea, hemen ere "top-ten"-aren barruan izateko, Munduko Kopan egindakoaren ildotik. Europakoa prestatzeko, hiru aste inguru izango ditu.