Odola emateko deialdi berezia egingo dute zapatuan, Algortan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 12a, 10:22

Getxoko Bihotz Handi Odol Emaileen elkarteak ateraldi berezia egingo du zapatuan, hilaren 13an, 9:15etik 14:00etara, Algortako Telletxe plazan. Isabel Atxa elkarteko buruak azaldu duenez, Aste Santuko oporren ostean, Usansolo-Galdakao ospitaleko Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroko odol-erreserbek "nabarmen" egin dute behera. Beraz, odola ematera ahalik eta jende gehien hurreratzea eskatu dute, "egoerari buelta emateko". Horretarako, jendea erakarri ahal izateko, trikitilariak eta pandero-joleak ibiliko dira inguru horretan, gunea girotzeko eta alaitzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun