Kultura aniztasunaren munduko eguna ospatuko dute domekan Algortan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 18a, 11:53

"Bizilagunak, elkartzeko bideak" ekimenak Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko du domekan, hilaren 21ean. Hala, hainbat jarduera egingo dituzte Fadurako antzinako garagardotegian. Ideia da kultur artekotasunaren, aniztasunaren eta udalerrian elkartzeko guneak sortzearen aldeko pertsonentzako topagunea izatea.

Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioak, Ibilki elkarteak, Egizu elkarteak eta Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiak antolatutako jardunaldia 10:45ean hasiko da "Geroa" irudikatzeko tailerragaz. Ondoren tailer gehiago eta jarduera ludikoak izango dira ume eta helduentzat; azkenik, 14:30ean, herri-bazkaria egingo dute. Horretan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun