Getxoko udaleku musikaletan izena emateko epea zabalik, hilaren 31ra arte

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 17a, 13:17

Ikasle bat Andrés Isasi Musika Eskolan. © GETXOKO UDALA

Maiatzaren 31ra arte dago zabalik Udapasa Artistikoak programan izena emateko epea. Udaleku musikal horiek Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolak antolatzen ditu, Art Libitum elkartearen bidez. Ekimena uztailaren 3tik 14ra bitartean egingo da, Areetako egoitzan. Hala ere, izen-ematea Areetan zein Algortan egin daitezke.

Eskolak 09:30etik 13:30era izango dira eta 4 eta 14 urte bitarteko umeei daude zuzenduta, zentroan matrikulatuta egon zein ez. Jardueraren prezioa 130 eurokoa da.

Musika, dantza, antzerkia, hizkuntzak… jolasaren bitartez integratzeko proposamena da. Egingo dituzten ekintzen artean kurtso amaierako familia guztientzako ikuskizuna egongo da.

Informazio gehiago 94 464 60 11 telefonoan eta udal webgunean dago eskuragarri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun