Suhiltzaileek suteak itzali zituzten, goizeko 05:07ak aldera. Udal-iturriek azaldu dutenez, duela hilabete bat antzeko jazoerak eman ziren leku horretan bertan. Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du.
Joan den zapatuan, hilaren 20an, hiru edukiontzi erre zituzten, Algortako Andres Cortina kalean. Ezezagunek goizeko 04:45ak aldera eman zieten su kontainerrei, udal-iturriek jakinarazi dutenez, eta "guztiz kiskalita bukatu zuten". Sugarrek beste edukiontzi bi kaltetu zituzten.
Suhiltzaileek suteak itzali zituzten, goizeko 05:07ak aldera. Udal-iturriek azaldu dutenez, duela hilabete bat antzeko jazoerak eman ziren leku horretan bertan. Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du.
2017 mai 08 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!