Fadurako eskalada-murrua berrestreinatuko dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 24a, 14:00
Fadurako eskalada-murrua. © GETXOKO UDALA

Zapatu honetan, hilaren 27an, Getxo Rokodromoa Klubak, Fadurako eskalada-murru zaharberritua aurkeztuko du, Getxo Kirolak udal-erakundeagaz lankidetzan. Frontoien eraikineko horma bateko eskalatzeko bide zaharrak berritu ditu Getxoko klub berriak, eta gune hori dinamizatzen hasiko da.

Horregatik, zaletu denak gonbidatu dituzte zapatuan ekipamendu berria ezagut eta goza dezaten. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Argibide gehiago gura duena klubagaz harremanetan ipin daiteke rocodromogetxo@gmail.com e-posta helbidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun