Klubak erabaki zuen gaztetxo gorri-beltzek arropa hobea merezi zutela, eta deialdi orokorra egin zuen umeak lokalizatzeko. Bost egun pasata, helburua lortu zuten. Daborduko, Arenasek materiala eman die umeei, Malawiko futbol-federazioari esker.
Areetako futbol-talde historikoak, Arenasek, futbol-arropa helarazi zion pasa den astelehenean Malawiko Karonga herriko Maghemo Youth futbol-taldeari, bere kide denek jantzi ahal dezaten. Afrikako taldeak 11 eta 14 urte bitarteko umeakaz jokatzen du. Iniziatiba apiril bukaeran hasi zuten, Getxoko taldearen zuzendaritzarengana heldu zen argazki bati esker. Bertan bost ume ageri ziren, Arenaseko koloreakaz margotutako plastikozko poltsez jantzita.
Klubak erabaki zuen gaztetxo gorri-beltzek arropa hobea merezi zutela, eta deialdi orokorra egin zuen umeak lokalizatzeko. Bost egun pasata, helburua lortu zuten. Daborduko, Arenasek materiala eman die umeei, Malawiko futbol-federazioari esker.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!