Aixe Getxo! sarien zazpigarren edizioak 15 kultur ekimen eta eragileren lana aitortuko du gaur

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 25a, 14:43

Aixe Getxo! sariak banatuko ditu gaur, eguenean, Getxoko Udalak. Horien helburua da, Imanol Landa alkateak azaldu duenez, "saritzea kultura munduan, bere zentzu zabalenean, lan egiten duten pertsonak eta ekimenak: arte eszenikoetatik baloreen hezkuntzaraino; musika klasikotik arkitekturaraino edo literaturatik zientziaraino edo berrikuntzarainoko esparruetan lan egiten dutenak". Ekitaldia 20:00etan izango da, Fadura kiroldegiko areto nagusian.

Aixe Getxo! sariketa Getxoko Kulturaren munduarentzat urteko topagune bihurtu da. Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu sariak emateko. 2017ko saridunak honako hauek dira:

  • Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak atalean: Javier Baraiazarra, Mendi Film Festival Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria.
  • Arte plastikoak: Belen Lucas, ilustratzailea.
  • Arte Eszenikoak: Aitor Basauri, aktorea.
  • Musika Klasikoa eta Garaikidea: Georgina Barrios, piano jotzailea.
  • Gaur Egungo Musika: Borja Barrueta, bateria jotzailea eta perkusionista.
  • Literatura: Borja Ortiz de Gondra, dramagilea.   
  • Diseinua:  ROS, Komunikazio Elkarreragilearen Agentzia.
  • Gastronomia: Alvaro Martínez, Sukam jatetxearen sukaldeburua.
  • Arkitektura eta Eremu Publikoa:  Aaché Arquitectura Interior.
  • Kultura Hezkuntzan eta Balioetan: Getxoko Zurrumurrurik Ez Estrategia.
  • Zientzia eta berrikuntza Kultura: Marco Einöder eta Leire Apraiz, 1 Formulako Berrikuntzan "F1 Connectivity Innovation Prize 2016" izeneko sariaren irabazleak.
  • Kultura Ondarea, hautemangarria eta hautemangaitza: Berantzagi Dantza Taldea eta Ondarreta Abesbatza.
  • Aixegaztea: Maria Glück, moda diseinatzailea.
  • Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Algortako Irudi Taldea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun