Aurton itsas mundua herrira hurreratzeko Talka Eguna antolatuko du Itzubaltzeta/Romoko Branka kultur elkarteak; ekainaren 3an ipini dute hitzordua, zapatuan. Hala, goizean goizetik, Itzubaltzeta auzoa itsas giroan murgilduko da, sukaldaritza-txapelketagaz eta askotariko ekimenakaz. Ondoren, 14:00etan, txapelketaren platerak aurkeztuko dituzte, eta, horren ostean, 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute, Gobelondon. Lehiaketan parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman beharko du, maiatzaren 26a baino lehenago. Nork bere materiala eroan beharko du, berbarako mahaiak eta suak; ostera, osagaiak antolatzaileek emango dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!