Algortako nagusiek egoitza berria dute, Juan Bautista Zabala kalean

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 26a, 10:38

AJANE Algortako Nagusien Elkarteak egoitza berria dauka. Izan ere, Getxoko Udalak Juan Bautista Zabala kaleko 6. zenbakian dagoen lokala utzi dio elkarteari, egoitzatzat erabiltzeko, eta euren ekitaldiak bertan egiteko. Eremu horrek 93 metro koadro dauzka, eta hainbat mahai eta telebista bat duen gela bat, bulegotxo bat eta komunak, egokituta.

Iñaki Fernández Arriaga AJANEko zuzendaritza-batzordeko buruak eskerrak eman dizkio Udalari lokala erabiltzen uzteagatik, eta, gogoratu duenez, "elkartea duela lau urte sortu zen, eta gaur egun 800 bat bazkide ditu, horietatik 600 emakume. Kopuru horiek elkartearen garapen handiaren isla dira". Imanol Landa Getxoko alkateak urtean zehar egiten duen lanagatik eskerrak eman dizkio AJANE elkarteari orokorrean, eta bereziki, bere zuzendaritza-batzordeari, "Algortan pertsona nagusientzako jardueren egitarau erakargarria eta interesgarria antolatzen duelako".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun