Aixe Getxo! sariketa Getxoko Kulturaren munduarentzat urteko topagune bihurtu da. Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu sariak emateko. 2017ko saridunak honako hauek dira:
- Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak atalean: Javier Baraiazarra, Mendi Film Festival Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria.
- Arte plastikoak: Belen Lucas, ilustratzailea.
- Arte Eszenikoak: Aitor Basauri, aktorea.
- Musika Klasikoa eta Garaikidea: Georgina Barrios, piano jotzailea.
- Gaur Egungo Musika: Borja Barrueta, bateria jotzailea eta perkusionista.
- Literatura: Borja Ortiz de Gondra, dramagilea.
- Diseinua: ROS, Komunikazio Elkarreragilearen Agentzia.
- Gastronomia: Alvaro Martínez, Sukam jatetxearen sukaldeburua.
- Arkitektura eta Eremu Publikoa: Aaché Arquitectura Interior.
- Kultura Hezkuntzan eta Balioetan: Getxoko Zurrumurrurik Ez Estrategia.
- Zientzia eta berrikuntza Kultura: Marco Einöder eta Leire Apraiz, 1 Formulako Berrikuntzan "F1 Connectivity Innovation Prize 2016" izeneko sariaren irabazleak.
- Kultura Ondarea, hautemangarria eta hautemangaitza: Berantzagi Dantza Taldea eta Ondarreta Abesbatza.
- Aixegaztea: Maria Glück, moda diseinatzailea.
- Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Algortako Irudi Taldea.