Istripua 11:45 aldera jazo da Bidezabal kalean. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, motozikleta batek eta auto batek elkarren aurka jo dute. Kolpearen ondorioz, motorreko gidaria zaurituta geratu da eta Gurutzeta ospitalera eraman behar izan dute, oso larri, udal-iturriek zehaztu dutenez.
Suhiltzaileen eta garbiketa-zerbitzuko udal-langileen taldeak istripua gertatu den tokira hurreratu dira, ibilgailuek bide-zorura isuritako olioa garbitzeko. Bi garabik, tartean, bidetik kendu dituzte ibilgailu biak, eta 13:15ak aldera bidea libre geratu da.