Eskandinaviako mendirik altuenera igotzera doa espedizio getxoztar bat

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 31a, 11:32

Ibilki elkartearen mendi-txango gidatua. © IBILKI

Getxoko Ibilki elkarteak Norvegiako mendi-espedizio berezi batean parte hartuko du bihartik aurrera. Izan ere, munduan lehenengo aldiz ahaleginduko dira ikusmen-dibertsitate funtzionala duten pertsonak goi-mendiko igoera bat egiten, gidariakaz. Espedizioa ekainaren 1etik 5era izango da, Norvegiako Galdhøpiggen mendiko tontorrera (2.469 metro), Eskandinaviako alpeen mendilerroan.

Ekimena Madrilgo UNED fundazioak antolatu du, ikusmen-dibertsitate funtzionala duten pertsonakaz egiten duten goi-mendiko gidatze-ikastaroaren barruan. Ikastaro hori munduan dagoen bakarra ere bada. Francisco Buenok zuzentzen du, bera da ONCEko Mendi Taldeko koordinatzaile teknikoa, eta berak idatzi du "Manual de Guiado de Ciegos en Montaña" liburua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun