Internet bidezko hezkuntzari buruzko saioa egingo dute bihar Getxo Elkartegian

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 31a, 13:30

Internet bidezko hezkuntzari eta "e-learning"-i buruzko jardunaldia egingo du bihar, eguenean, Getxolanek. "Hezkuntza digitalaren azken muga: bidaia, bizitzan zehar egiten den etenik gabeko ikaskuntzara" goiburupean, topaketa Getxo Elkartegian (Ogoño kalea, 1) izango da, 14:00etatik 15:30era.

Jardunaldia zuzenduta dago enplegua era aktiboan bilatzen duten pertsonei, eta, inguru digitalak trebatzeko eta ikasteko eskaintzen dituen aukera berriak aprobetxatuz, etekin gehien ateratzeko prest dauden pertsona ekintzaileei. Oro har, bizitza osoan zehar ikasteko interesa duten profesionalei.

Informazioa eta inskripzioak Getxolanen: 94 466 01 40 telefono zenbakian, eta webgune hauetan: getxopro@getxo.eus eta http://www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/253.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun