Fadura eta Gobela kiroldegiak ezagutzeko eguna antolatu dute, zapaturako

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 31a, 14:15

Fadurako kiroldegia goitik ikusita. © GETXOKO UDALA

Zapatu honetan, ekainak 3, Getxo Kirolak udal-erakundeak kiroldegietako ateak zabalduko ditu 08:00etatik 21:30era; hala, Kirol Jaia ekimenean parte hartu gura duen edozein pertsonak ezagutu ahal ditu instalazioak, udal-kiroldegietako abonatua izan edo ez. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du Kirol Jaia egitasmoa.

Fadura edo Gobela kiroldegietara joango denak honako instalazioak erabili ahal izango ditu traba barik: igerilekuak, atletismoko pista, belodromoa eta erreserbatzen ez diren kirol-kantxak.

Kiroldegiak ezagutarazteko ekimena Bizkaiko 34 udalerritan egingo da aurten; Europar Batasunaren programa baten barruan dago, kirola egitea aldarrikatzen duena herritar guztien eskubide gisa eta integrazio, hezkuntza eta aisialdi osasungarrirako aukerako tresna gisa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun