Begoñako galerien iragana gogora ekarriko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 31a, 18:15

Begoñako galerien kanpoaldea.

Bihar, eguenean, "Getxoko memoria kolektiboa" erakusketa inauguratuko dute, Algortako Torrene Aretoan. Horretarako hitzordua 19:00etan ipini dute. Esposizio hori Begoñako galerien balioa nabarmentzeko proiektuaren barnean kokatu dute, eta horien inguruko memoria materiala eta inmateriala berreskuratzeko egindako lanaren ondorioa da.

Erakusketa zati bitan banatuta dago: batetik, tokiko historiagaz erlazionatuta dauden pertsonen testigantzak erakutsiko dira Torrene Aretoan; bestetik, galeriak berreskuratzkeo aurreikusita dauden interbentzioak azalduko dira Villamonteko kultur etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun