Aranak eta beste 17 jokalariek entrenamendua izango dute bihar, eguenean, Iruña Okako Arrate-futbol zelaian, 18:00etatik aurrera. Barikuan, ostera, finalaurrekoak jokatuko dira. 16:30ean, Kataluniak eta Valentziak elkarren aurka egingo dute; bi ordu beranduago, Euskadik Madrili egingo dio aurre. Euskal ordezkariek irabaziz gero, finala izango lukete domekan, hilaren 11n, goizeko 11:30ean.