Areetako herriko etxean margoketak egin dituzte

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 9a, 14:23

Pintaketak agertu dira Areetako Herriko Etxean. © PSE-EE

Areetako herriko Etxean hainbat pintaketa agertu direla salatu du Bizkaiko PSE-EEk. Horietan, besteak beste, honakoa irakur daiteke: "Iñaki Bilbao gose greban. Amnistia. Independentzia eta sozialismoa". Sozialistek ekintza deitoratu eta horiekaz auzokide denentzako "zabalik" dauden herriko etxeak "zikindu" baino ez dutela egin adierazi dute. Gainera, salatu dute egileek ingurukoekiko tolerantziarik ez dutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun