Areetan jokatuko da Bizkaiko Akuatloi Txapelketa, domekan

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 9a, 14:11

TKrono triatloi-taldeak eskarmentua dauka Areetaren inguruko uretan. © TKRONO

Getxoko Akuatloia estreinatuko da domeka honetan, hilaren 11n; igeriketaldia eta oinezko lasterketa konbinatuko ditu probak. TKrono triatloi-taldeak antolatu du ekimen berri hori, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzaz; Bizkaiko Txapelketa ere izango da.

Lehiaketa-mailan, Bizkaiko Akuatloi Txapelketa ere lehiatuko da: parte-hartzaileek 2.500 metroko ibilbidea beteko dute korrika; ondoren, kilometro bat egingo dute Abrako uretan; azkenik, beste 2.500 metro beteko dituzte oinezko lasterketan.

Herri-akuatloiari dagokionez, honako hauek izango dira distantziak federatuta ez dauden kirolzaleentzat: 2,5 kilometroko oinezko lasterketa, 500 metroko igerialdia eta beste 2,5 kilometroko lasterketa. Ibilbidea Areetako eta Bola hondartzak lotzen dituen bidegorria izango da, eta igeriketa-eremua Areetako hondartzaren aurrean egingo da.

Proba 09:30etik aurrera abiatuko da, Areetako hondartzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun