Getxoko EH Bilduk deituta, Irain Ordainaren Eguna ospatu zuten joan den astelehenean, ekainaren 12an, Areetako Bizkaiko Zubiaren aurrean. Egun horretan bertan 80 urte bete ziren tropa frankistak eta gezi beltzeko batailoi italiarrak Getxon sartu zirenetik. Koalizio abertzaleak gogorarazi duenez, egun hartatik lau egunera, matxinatuek beraien lehenengo mezua idatzi zuten Getxoko Udalaren akta liburuan, "Saludo a Franco-Arriba España" izenburupean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!